XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrengatik euskara zahar bakunetik datozkigulakoan egoteak zilegi dirudi.

Noridun flesioei, ordea, ez zaie orobat gertatzen:deust, dit, deraut eta abar franko ezberdinak baitira (23) Ikus, 655-657 horr.

Ez ote da hori flesio hauek besteak baino berriagoak direlako seinalea? Nik baietz.

Gainera, arestian ikusi dogunez, horiek dituzten atzizkiak aditzjabearenak berak dira, salbuespen bakar bat kenduta.

Ba-dirudi beraz noridun flesioak noizbait norkdunen egitura kontuan hartuta eratuak zirela.

Orduan, salbuespentzat jo dugun dio hori benetako salbuespena ote zen? Nik ez dut uste.

Aitzitik, aditzjabea bezala ere, hirugarren pertsona o atzizkiaren bidez adierazi ahal zela sartu zait buruan.

Zehatzago esanaz, hona hemen nere iritzia: behiolako garaien batean, a, eta o izan zitezkeen hirugarren pertsonaren adierazleak, aditzjabea denean: hark dua, bainan horrek duo eta honek duo.

Orduan ere bukaerako bokale kenketa baldin bazen, erlatiboarekin soilik ageriko zen alde hori: duan eta duon, bestela beti du.

Gero, Erronkariko euskalkiak duon forma noiznahitaratu du, duan forma galtzera utziz.

Beste euskalkiek, ordea, denboraren denboraz duon forma utzi zuten, duan forma bakarrik gorderik.

Ez dut, oraingo hontan, duen forma beharrik ere.

Askoren aburuz, erdi-erdiko Euskalherrira mugatua den forma hori duan-en aldakuntza bat besterik ez baita.

Guzti hau nere iritzia da, behin eta betikoz frogatua ez dena.

Ez da, haatik, zeharo funtsik gabeko pentsabidea.

Zenbait aditzekin bederen, bai o bai a noritasunaren adierazleak bezala nahiko ezagunak dira Bizkaiaran eta Gipuzkara zaharrean.

Aski dugu Añibarro-ren Gramática Bascongada irekitzea.

Bertan honako flesio hauek irakurtzen dira: dacarcat, dacarcot (47 horr.); daroacat, daroacot (59 horr.), dericho, dericha (62 horr.).

Eta Otxoa de Arin-en Doctriña-n bai deritza bai deritzo aurki ditzakegu (24) Ikus 353-369 horr.

Bitasun horren iturburua norkdun flesioen jatorrizko bitasunean ikusten dut.

Añibarro-ren gramatikaz baliatuko naiz berriro.

Zenbait aditzetako norkdun flesioetan, hirugarren pertsonean bi forma datoz: dauco, dauca, beste pertsonetan, ordea, forma bakarra: daucat (51 horr.).

Berdin:dautso dautsa, bainan dautsat bakarrik (77 horr.).